Web 2.0ari buruzko bideoa.

Ondoren datorren loturan ikus daiteken bideoa Youtube-tik aterata dago, bertan Web 2.0aren hainbat tresna aurkezten zaizkigu, hezkuntzarekiko erabilera gogoan hartuz.

 Egin klik hemen

Iruzkinak

Informazioa erabiltzeko gaitasuna.

Duela gutxi kaleratu da Estatu Batuetako hainbat Unibertsitate eskola eta bigarren hezkuntzako zentroetan IKT-en trebeziak neurtzeko froga baten lortutako emaitzak biltzen duen informea.

Informe honen emaitza deigarrienak erderaz Octetok argitaratu ditu hemen.

Emaitza horiek ikusita garbi agertzen da Informazioa erabiltzeko gaitasunaren inguruan sortzen diren ekimenak bere biziko garrantzia hartzen dutela. Gehiago jakiteko hona hemen Edutekak argitaratutako monografikoa.

Iruzkinak

Bideo froga

Ea gai naizen bideo bat martxan jartzeko.

icon for podpress  Wazenmank-en bideoa. Freskalibur: Play Now | Play in Popup | Download

Iruzkinak

PodCast froga

Podcastin-en frogarako mezua.

Abestia hemendik lortu da

icon for podpress  SonSoo - fourstones: Play Now | Play in Popup | Download

Iruzkinak

Web 2.0 eta Software Librea hezkuntzan eta formakuntzan :: Nazioarteko 1. Biltzarra

Azaroaren 29an eta Abenduaren 1ean ospatuko da Kongresu hau Lan Herremanen Unibertsitate Eskolan kokatzen den Konferentzia Gelan ospatzen da, Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campusean.

Batzarrean jorratuko diren gai nagusietariko batzu hauek izango dira:

* Web 2.0ko aplikazioak * Software Librera migrazioaren problematika
* Ikasketarako ingurune birtualak Softweare Librean eta edukia irekiarekin
* Langileen prestakuntza Ezagupenaren Gizartean
* Web 2.0 eta Software Librearen integrazioa irakaskuntzan
* Life Long Learning eta sare Gizarteak Web 2.0n

Informazio gehiago Matrikula eta hizlariei buruz honako helbidean.

Iruzkinak

Frogarako post-a

Veamos las particularidades que aportan las redes telemáticas
a la elaboración de un periódico escolar:

Respecto al documento

Incorporación de fragmentos multimedia
Presentación atractiva
Facilidad de edición
Buen nivel de retroalimentación

Respecto al proceso

Costes reducidos
Disposición inmediata del producto
Posibilidad de difusión masiva
Mínimos requerimientos para el almacenamiento

Read the rest of this entry »

Iruzkinak

DSC_00014.jpg




DSC_00014.jpg

Originally uploaded by Koldo Etxebarria.

Atzo, Apirilak 6, Bilboko Deustuko Unibertsitateko Auditorium-ean hartutako irudia duzue. Blogak 2.0 jardunaldian eginikoa da eta bistan dago bertan parte hartu zutenek ondo konektatuta egon zirela.

Hurrengo post batean jarraituko dut.

Iruzkinak

Oraindik ez dakigu ia ezer ere ez Web-ari buruz eta bigarren bertsioa martxan?

Azken egun hauetan gero eta artikulo gehiago aurkitzen ditut Web 2.0 hitzak erabiltzen dituztenak. Irratsaio batean ere “Web Social” edo “Software Social” kontzeptuak jorratu zituzten eta kuriositatea piztu zitzaidan.

Nonbait, oraindik Web-aren lehen bertsioari etekinik handiena atera gabe,  bigarren bertsioan murgildurik gaude. Bigarren bertsio honen adierazleak honako hauek izango ziren: Flickr, Google GMail, Google Maps, Wikipedia, Weblog-ak, Del.icio.us, etab.. . Arrazaoi ezberdinak direla eta (gonbidapena behar da Google Mail erabiltzeko, Weblog ugari daude munduan zehar) ez ditut bi horien estekak jarri, dena den beste artikulu batzuetan joango gara, gutxienez weblog-en atala jorratzen.

Zenbait artikulu idazteko asmoa dut goian aipatutako Web 2.0-az eta kontzeptu honekin batera loturik agertzen diren programei buruz, adibidez artikulu hau Flock nabigatzailea erabiliz idatzita dago, bertatik aukera ematen du weblog baten artikuluen jarraipena egiteko edota, kasu honetan bezala, artikulu berriak idazteko.


technorati tags:

Iruzkinak

Udako Emanaldia 4


Udako Emanaldia 4

 Koldo Etxebarria.k jarria.

Hona Udan egindako dantza taldearen emanaldiaren irudi bat. Flickr-en berezitasunetako bat hauxe duzue, zenbait Blog programekin bat egitea eta bertan eskegitzen dituzen argazkiak programa horietan ere ikusi ahal izatea.

Iruzkinak

Eduteka eta WebQuest-ak (2)

Berriro hemen,

Edutekak, hezkuntza atari kolonbiarrak, aurreko post-ean esan bezala badu WebQuest-ei buruzko hainbat artikulu.

Honako honetan Elkarlanerako Proiektuen zerrenda eskeintzen du, proiektu hauek gaika eta mailaka antolatuta daude eta interesgarria izan daiteke begirada bat ematea. Artikuluaren izena hauxe da: “Reseña de proyectos, listos para utilizar en el aula” eta irudi grafikoekin azaltzen dute proiektu ezberdinak eta kolonbian (eta hego amerika osoan) erabiltzen diren gradoekin bateragarritasuna (hezkuntza sistemen parekotasuna aztertzeko erabili dokumentu hau).

Baliabide interesgarria delakoan gaude, eta horregatik aztertzea pena merezi duela uste dugu.

Iruzkinak

« Previous entries · Project-Id-Version: WordPress Report-Msgid-Bugs-To: FULL NAME POT-Creation-Date: 2004-12-21 02:45:29.728614 PO-Revision-Date: 2006-02-09 22:25+0100 Last-Translator: Arkaitz Zubiaga Language-Team: Basque MIME-Version: 1.0 Content-Type: text/plain; charset=UTF-8 Content-Transfer-Encoding: 8bit X-Rosetta-Version: 0.1 Plural-Forms: nplurals=2; plural=n != 1 Project-Id-Version: WordPress Report-Msgid-Bugs-To: FULL NAME POT-Creation-Date: 2004-12-21 02:45:29.728614 PO-Revision-Date: 2006-02-09 22:25+0100 Last-Translator: Arkaitz Zubiaga Language-Team: Basque MIME-Version: 1.0 Content-Type: text/plain; charset=UTF-8 Content-Transfer-Encoding: 8bit X-Rosetta-Version: 0.1 Plural-Forms: nplurals=2; plural=n != 1