Archive for Azaroa, 2005

Kaixo!

Ongi etorriak Lapikoa.org web gunera!

Web gune honetan hainbat baliabide ezberdinei buruzko tresnak aurkituko dituzue. Batetik WebLog, Bitakora edota Blog izenez ezagutzen diren edukien argitaratze sistemen ingurukoak, irakurtzen ari zareten artikulu hau ere halako tresna bat erabiliaz sortu da. Bestetik, azken urte hauetan oso entzunak bihurtu diren WebQuest, Altxorraren Bila eta MiniQuest-ak sortzeko tresna bat ere eskeintzen da.

Web gune hau Eibarko Berritzeguneko eremuan aurkitzen diren ikastetxeei irekita dago, edozeinek eskatu dezake alta ematea PHPWebQuest tresna erabiltzeko edota proposatu dezake beste errekurtso bat gune honetan denen zerbitzura jartzeko.

Hemen aurkituko dituzuen baliabideak Software Librearen filosofian oinarrituta daude eta gure asmoa bide honetatik jarraitzea da, beraz, zerbait ezagutzen baduzue bat datorrena filosofia honekin, web formatoan dagoena eta jarduera hezitzaileak sortzeko balio duena bidali ezazue korreo bat berri emanez.

Web gune honetan gertatzen diren berriak orri honetan argitaratuko dira, hauxe izango dugu komunikazio tresna garrantzitsuena.

Laister arte.

Iruzkinak