Archive for Abendua, 2005

Udako Emanaldia 4


Udako Emanaldia 4

 Koldo Etxebarria.k jarria.

Hona Udan egindako dantza taldearen emanaldiaren irudi bat. Flickr-en berezitasunetako bat hauxe duzue, zenbait Blog programekin bat egitea eta bertan eskegitzen dituzen argazkiak programa horietan ere ikusi ahal izatea.

Iruzkinak

Eduteka eta WebQuest-ak (2)

Berriro hemen,

Edutekak, hezkuntza atari kolonbiarrak, aurreko post-ean esan bezala badu WebQuest-ei buruzko hainbat artikulu.

Honako honetan Elkarlanerako Proiektuen zerrenda eskeintzen du, proiektu hauek gaika eta mailaka antolatuta daude eta interesgarria izan daiteke begirada bat ematea. Artikuluaren izena hauxe da: “Reseña de proyectos, listos para utilizar en el aula” eta irudi grafikoekin azaltzen dute proiektu ezberdinak eta kolonbian (eta hego amerika osoan) erabiltzen diren gradoekin bateragarritasuna (hezkuntza sistemen parekotasuna aztertzeko erabili dokumentu hau).

Baliabide interesgarria delakoan gaude, eta horregatik aztertzea pena merezi duela uste dugu.

Iruzkinak

Eduteka eta WebQuest-ak.

Kaixo denoi,

Ba da Interneten Hezkuntza eta Teknologia Berriak ardatz bezala duen Webgune bat Eduteka.org. Edutekan, besteak beste, WebQuest-ei buruzko artikulu interesgarriak aurkitzen dira: Batetik WebQuestak zer diren eta zertarako erabili daitezkeen azaltzen duen artikulu hau.

WebQuest bat egiteko ere lagungarri suerta daiteke beste artikulu hau, “Cinco Reglas para Escribir una Fabulosa WebQuest”.

Azkenik, WebQuestak egiterakoan “Cómo elaborar una WebQuest
de calidad o realmente efectiva”
artikuluan agertzen diren WebQuest baten atal bakoitzari buruzko azalpenak, izaten diren akatsak eta aholkuak oso erabilgarriak egingo zaizkizue.

Iruzkinak