Oraindik ez dakigu ia ezer ere ez Web-ari buruz eta bigarren bertsioa martxan?
Azken egun hauetan gero eta artikulo gehiago aurkitzen ditut Web 2.0 hitzak erabiltzen dituztenak. Irratsaio batean ere “Web Social” edo “Software Social” kontzeptuak jorratu zituzten eta kuriositatea piztu zitzaidan.
Nonbait, oraindik Web-aren lehen bertsioari etekinik handiena atera gabe, bigarren bertsioan murgildurik gaude. Bigarren bertsio honen adierazleak honako hauek izango ziren: Flickr, Google GMail, Google Maps, Wikipedia, Weblog-ak, Del.icio.us, etab.. . Arrazaoi ezberdinak direla eta (gonbidapena behar da Google Mail erabiltzeko, Weblog ugari daude munduan zehar) ez ditut bi horien estekak jarri, dena den beste artikulu batzuetan joango gara, gutxienez weblog-en atala jorratzen.
Zenbait artikulu idazteko asmoa dut goian aipatutako Web 2.0-az eta kontzeptu honekin batera loturik agertzen diren programei buruz, adibidez artikulu hau Flock nabigatzailea erabiliz idatzita dago, bertatik aukera ematen du weblog baten artikuluen jarraipena egiteko edota, kasu honetan bezala, artikulu berriak idazteko.
technorati tags: Web 2.0
