Eduteka eta WebQuest-ak.
Kaixo denoi,
Ba da Interneten Hezkuntza eta Teknologia Berriak ardatz bezala duen Webgune bat Eduteka.org. Edutekan, besteak beste, WebQuest-ei buruzko artikulu interesgarriak aurkitzen dira: Batetik WebQuestak zer diren eta zertarako erabili daitezkeen azaltzen duen artikulu hau.
WebQuest bat egiteko ere lagungarri suerta daiteke beste artikulu hau, “Cinco Reglas para Escribir una Fabulosa WebQuest”.
Azkenik, WebQuestak egiterakoan “Cómo elaborar una WebQuest
de calidad o realmente efectiva” artikuluan agertzen diren WebQuest baten atal bakoitzari buruzko azalpenak, izaten diren akatsak eta aholkuak oso erabilgarriak egingo zaizkizue.
