Gaur egun distantziak neurtzeko edo zein altueratan gauden jakiteko, GPSak eta goniometro sotisfikatuak dauzkagu eskura, baina nola egiten zen “atzo” arte? Nola egingo zenuke tresna horiek ez badituzu ondoan? Webquest honetan trigonometriari esker erantzunak aurkituko ditugu eta lan horretarako Thalesi laguntza eskatzea ezinbestekoa izango da.
Trigonometriak angeluen neurketa esan nahi du. Triangeluaren elementuetako batzuk ezagututa (alderen bat, angeluren bat), besteak zehaztu behar ditugu.
Trigonometria hitza hiru hitz greziarrek osatzen dute: sin, cos eta tg laburdurak matematikari ingelesez sartu zituzten XVIII. mendean
Iristea zaila diren distantziak eta altuerak, zeharka, arrazoi trigonometrikoak edo triangeluen antzekotasunak erabiliz kalkula daitezke.