Debagoieneko monumentuak neurtzen

PROZESUA

 
 

Lan hau burutzeko hiruko taldeak osatuko dituzue gelan eta elkarlana ezinbestekoa izango da helburua lortzeko. Orain lanari ekingo diozue eta horretarako hurrengo jarduerak egin behar dituzue:

 

1. jarduera: Thales ezagutzea.

Jarduera honetan Miletoko Thalesi elkarrizketa egin behar diozue eta galdera-erantzunen bidez bere bizitzako eta bere laneko datu aipagarrienak jaso behar dituzue.  

 

2. jarduera: Lanaren zirriborroa

Taldeko koadernoan eskatutako altuerak lortzeko bidea azaldu behar duzue, marrazkien laguntzarekin jarraitu beharreko pauso guztiak argi azalduz.

Zirriborroa ontzat emateko urrats hauek jarraitu behar dira:

·        Sarrera : urrats honetan neurtzeko zein metodo aukeratu duzuen eta zergatik azaldu behar duzue.

·        Baliabideak: Aukeratutako metodoa aurrera eramateko behar dituzuen baliabideak aipatu.

·        Metodoaren deskripzio teorikoa: protokoloa egin, jarraitu beharreko urrats guztiak pausoz pauso azalduz. Azalpenak egiteko marrazkiak, irudiak, argazkiak, eskemak... erabili. 

 

3. jarduera: Neurketak  

 

Kalera irten eta zuen zirriborroan markatutako lana burutzeko behar diren neurketak egin.

 

Ikasleak 

 

4. jarduera: Txostena bukatu

Neurketak egin ondoren altuerak kalkulatu eta txostena bukatuko duzue.

Txostena ontzat emateko urrats hauek jarraitu behar dira:    

  •    Neurriak protokoloan ezartzea: Protokoloko marrazki, irudi, argazki, eskemetan jasotako neurriak idatzi.
  • Metodoa aurrera eramatea: Aukeratutako metodoa aurrera eraman jaso dituzuen neurriekin eta behar diren kalkulu guztiak egin soluzioak lortu arte. 
  • Emaitzak ematea.
  • Ondorioak: Lan honetan ikasi duzuena azaltzea. 

5. jarduera: Gure ikuspegia zabaltzeko bideoak

Ikusi Thalesen teoremaren aplikazioei buruzko 3 bideo. Aukeratu bat eta bideoan azaltzen dena pausoz pauso idatzi “lan prozedura” moduan (adibidea ikusteko klikatu hemen) eta gelaren aurrean ahozko aurkezpena egin. 

 


5. jarduera: 3. bideoa
1. jarduera: Artikulua euskaraz
1. jarduera: Entziklopedia euskaraz
1. jarduera: Hiztegi entziklopedikoa euskaraz
1. jarduera: Artikulua gaztelaniaz
1. jarduera: Entziklopedia euskaraz
5. jarduera: 1. bideoa
5. jarduera: 2. bideoa
 
 
Webquest-aren egilea Lydia Fdez de Luco eta Arantza Gabiria